Clinica Lasagabaster Villafranca Telefono 944424617

Lehenengo bisitan zure arazoa aztertzeko egin beharreko erregistroei buruzko informazioa emango dizugu. Egin klik eta deituko dizugu.


Ortodontzia Kirurgia - Hortz Inpaktatuak


Hortz Inpaktatuak

Hortzek hezurra jotzen badute, eta barruan inpaktaturik geratzen badira, hainbat faktore direla eta, ez dira ahora ateratzen; besteak beste, aho-barrunbean behar beste lekurik topatzen ez dutelako, edo hezurrean txarto jarrita daudelako.


Inpaktaturik dagoen hortz bat ezin da masailezurrean ahaztuta utzi behar, albo-ondorioak eragin ditzakeelako.


Behin inpaktaturik, egokiena da hortz hori gainerako hortzekin lerrokatzea. Horretarako, ortodontzia eta ahoan kirurgia txiki bat (fenestrazioa da, eta oro har, anestesiarik gabe egiten da) gomendatzen dira.


Diagnostiko goiztiarra (haurrak 7 edo 8 urte dituela) egiten bada, masailezurra hedatzeko tratamendu ortopediko sinple baten bidez, baliteke inpaktazioak aurrera ez egitea eta etorkizunean kirurgiarik behar ez izatea.


Lehenengo bisitan zure arazoa aztertzeko egin beharreko erregistroei buruzko informazioa emango dizugu. Egin klik eta deituko dizugu.